miércoles, 18 de junio de 2008

KASIK GOIZERO

Pasatzen ikusten dut goizero. Kasik goizero, egia esanda. Ezin izango nuke esan zenbat urte dituen. Hogeita zortzi? Hogeita hamar?. Kolore bizidunezko arropa modernoak janzten ditu, berde fuerteak, gorrixkak. Kostaldeko herri batekoa ei da, duen euskaragatik. Ez da munduko neskarik ederrena. Nere lagunei, esaterako, ez zaie bereziki gustatzen. Baina gutxik ikusten duen xarma berezia, izkutuko magia, somatu ahal dut bere aurpegian. Bihar, etzi, ikusiko dut berriz, baina egunen batean, ezuztean, ez dut kausituko ohiko lekuan, eta ez naiz berarekin, nire begiradez ohartu ez den neska honekin, agian, gehiagotan oroituko.

No hay comentarios: